Ikasi txistua jotzen modu errazean online ikastaro honi esker.
TXISTU ON LINE Txistu eta danbolinaren hastapenerako ikus-entzunezko material didaktikoa da. Proiektua Musika Eskolei, Lehen eta Bigarren Hezkuntzari eta erabilera pertsonalari zuzenduta dago.
Hogeita hamasei musika-piezari (abestiak, dantzak eta musika instrumentala) dagozkien bideo interaktiboek osatzen dute, eta hainbat aukera eskaintzen dituzte: instrumentu guztiekin batera jotzea, lehen planoak, txistua isilarazteko aukera eta piezaren abiadura moteltzeko aukera. Beste baliabide batzuk ere aurkituko ditugu: tutoretza-bideoak, gida didaktikoak (10 unitate didaktikoz osatuak), partiturak eta pieza bakoitzari buruzko informazioa (jatorria, generoa eta bestelako ezaugarriak), erreferentzia bibliografikoak, diskografia eta interneteko estekak (bideoak eta audioak).
GOZATU!
Ikastaroan sartzeko egin klik goiko TXISTU ON LINE botoian.
www.txistugune.com webgunetik eskerrak eman nahi dizkiogu EHTEri (Euskal Herriko Txistulari Elkartea) proiektu hau posible egiteagatik eta txistuaren arloan teknologia berrien erabilera sustatzeagatik, bai eta hain baliotsua den baliabide bati sarbide unibertsala emateagatik ere.